Sorginak Zoom

Sorginak

Description rapide

Les sorcières d'hier et d'aujourd'hui en Afrique et au Pays Basque.

En savoir plus

16,25 €

» Ajouter à ma liste

De Lancrek izan du aipaldi liburu, mintzaldi eta antzerkietan. Zenbatek irakurtua zuten haren liburuetarik bat bederen? Zenbatek ezagutzen Akitaniako sorginetaz egin ikerketak? Vasconia euskalduna izana da duela zenbait mende arte. Euskal kultura odolean daukatela Gaskoinek.

Errege eta lege beren meneko egon gara Biarno eta Baxe Nabarran, Nabarrako Parlamentu eta Gorteak Paben biltzen zirelarik, eta sorginak epaitzen.

Amikuze-Oztibar, Akizeko diosesakoak ziren, Gaskoinak bezala. Zuberotarrak Oluekoak, Biarnesak bezala, sorginkeria eta fede borroka ari zirelarik. Elinberrizeko artxapezpikuarekin biltzen ziren berriki arte Novempopulaniako apezpikuak beren kezkak aipatzeko.

Xipri lotu zaio gaiari ttantto bat zilarra eskuetan: Bolikostan bere begiz ikusi ditu sorginak. Zer heinetaradino mintza daiteke behin ere ikusi ez den zerbaitetaz? Baina sorginak ez dira De Lancreren garaietan mugatzen, ez eta Afrikan. Biblian aipu ziren hilazti, sorgin, madarikatze eta beste. Mendez mendez lur osoan gizonaren gogoa formatatu duen ikusmolde hori beti bizi da. Ez bakarrik mendi zokoetako jendeen gogoan!
  • Auteur Xipri Arbelbide
  • Édition ELKAR

Aucun commentaire n'a été publié pour le moment.

Donner votre avis

Sorginak

Sorginak

Les sorcières d'hier et d'aujourd'hui en Afrique et au Pays Basque.

Donner votre avis

Produits associés